Gureakeko langileentzat opari eske


Auzokoak elkarteak hainbat ekintza antolatzen ditu urtero. Horietako bat garaiotan antolatzen dugu: Gureakeko langileentzat bazkari bat, dantzaldiarekin, sari-zozketarekin, eta guztientzako opariekin. Badakizue Gureak zer
den: babestutako lantegiak, pertsona desgaituek gizarteratzeko lan-aukerak izan ditzaten. Eibarren bailarako 140 langile inguru dira.

Bazkaria urtarrilean izaten da, erregeen ondorengo lehen larunbatean zehazki, eta hortaz aurten urtarrilaren 7an egingo dugu, bi soziedadetan (bakarrean ezin denak sartu!), eta bazkal ondoren urtero bezala opariak eman nahi genizkieke. Beti bezala Erdi-Bana eta Urkusu-Gain soziedadeetan egiten dugu bazkaria, antolatzaileak elkarte gehiagotakoak bagara ere. Ekitaldia amaitu eta soziedadetik irtetzen direnean, bakoitzari opariz betetako poltsa bana ematen diogu. Poltsa horiek betetzen ditugu enpresa eta elkarte desberdinek egindako donazioei esker: horietako asko merchandising materiala, eta baita horietako zenbaitek egindako beste opari batzuekin, denetarik egia esan: telefonoak, estutxeak, perfumeak, turroiak, kamixetak, pinak, globoak, boligrafoak, liburuak, telebista bat… beste batzuek bazkarirako edariak ematen dizkigute, eta beste batzuek donazio ekonomikoak egiten dituzte.

Inork bere lantokietan edo ezagunen batenean oparirik edo donaziorik lortu badezake, edozein dela ere, gurekin harremanetan jartzea eskatzen dizuegu. Enpresa askoren borondateari esker eusten diogu honi 1981etik, eta borondate horri esker jarraitu ahal izango dugu ekimen honen antolakuntzan.

Donazioak egiteko:
E-posta: auzokoak@gmail.com
tlf: 680. – 21. 88. 46

Erantzunak itxita daude.

  • auzokoak [ @ ]gmail . com
  • Edozer S.C.R. / Txonta 1 / 20600 Eibar
  • Erdi Bana | Urkusu-Gain | Jaiki | Dorrepe | Edozer | Denon Sahatsa | Bekuak
%d bloggers like this: