Gureak – Erregeetako bazkaria

1981etik Auzokoak elkarteak bazkaria eskaintzen die urtero Gureak lantegi babestuetako langile eta begiraleei. Eibarko Gureak lantegian 140 langile baino gehiago daude, eta guztientzako bazkaria prestatzeaz gain opariak ere ematen zaizkie parte hartzen duten guztiei.

Menua honakoa izaten da:

  • Paella
  • Haragia piparrekin
  • Postrea
  • Ogia, ura, Kas naranja, kafeak…

Antolaketa lan nagusiak abenduan egiten ditugu, eta bazkaria Errege Magoen ondorengo larunbatean. Egun horretan goizeko 9etan hasten gara lanean: sukaldean, opariak prestatzen, mahaiak jartzen…

Bazkaldu ondoren oparien zozketa egiten dugu dantzaldiarekin batera, eta bukatzeko, guztiei opari bana ematen diegu, hainbat enpresa eta erakunderen laguntzari esker.

Bazkaria Erdi Bana eta Urkusu-Gain soziedadeetan egiten dugu.

  • auzokoak [ @ ]gmail . com
  • Edozer S.C.R. / Txonta 1 / 20600 Eibar
  • Erdi Bana | Urkusu-Gain | Jaiki | Dorrepe | Edozer | Denon Sahatsa | Bekuak
%d bloggers like this: