Aurten ere opariak behar ditugu

Iaz bezala, aurten ere opariak behar ditugu Eibarko Gureak lantegian ari direnentzat. 1981. urtetik gabonen ondoren bazkari bat eskaintzen diegu, eta bazkariaren ondoren opariak banatzen dizkiegu. Kolaboratzaile finko ugari dauzkagu, baina gero eta zailagoa da opari mailari eustea eta, hori dela eta, kolaboratzaile berriak ere behar ditugu. Enpresa, elkarte edo dena delakoen merchandising produktuak, bestelako … Irakurtzen jarraitu

Gureakeko langileentzat opari eske

Auzokoak elkarteak hainbat ekintza antolatzen ditu urtero. Horietako bat garaiotan antolatzen dugu: Gureakeko langileentzat bazkari bat, dantzaldiarekin, sari-zozketarekin, eta guztientzako opariekin. Badakizue Gureak zer den: babestutako lantegiak, pertsona desgaituek gizarteratzeko lan-aukerak izan ditzaten. Eibarren bailarako 140 langile inguru dira. Bazkaria urtarrilean izaten da, erregeen ondorengo lehen larunbatean zehazki, eta hortaz aurten urtarrilaren 7an egingo dugu, … Irakurtzen jarraitu

Gureak 2008: bazkariko bideoa

Duela 3 urteko bazkarian zenbait argazki atera eta bideo bat egin genuen. Hemen duzue:

  • auzokoak [ @ ]gmail . com
  • Edozer S.C.R. / Txonta 1 / 20600 Eibar
  • Erdi Bana | Urkusu-Gain | Jaiki | Dorrepe | Edozer | Denon Sahatsa | Bekuak